XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zelan kutsatzen dira urak? Ez da hemen ere kutsatzaile bakar bat bakarrik agertuko.

Lantegiak azaltzen jakuz alde batetik, lantegi horreetako hondakinak ibai eta erreketara botatzen diralako.

Hondakin honeek ez badira uretara isuri baino lehen depuratzen, arazten, garbitzen, urak kutsatu egiten dira.

Garraioak ere kutsatzen dabez ibaiak eta itsasoak: gasolinaz, gasolioz edo petrolioz.

Petroliuntzi handiei gertatutako istripuak dirala eta izugarrizko kutsatzeak gertatu dira hainbat itsas bazterretan.

Abelazkuntzak ere izan daike kutsaketearen errua hainbat kasutan: korta, oilategi edo txarritegietan simaurrak garbitzeko erabilten dan ura zuzenean errekara joaten dalako edo hiltegietako, mataderietako hondakinak garbitu barik isurtzen diralako.

Pertsonen garbitasunak ere kutsatu daike ura: gure garbiketea, arropea garbitzeko erabilten diran garbikariak, gure kakak eta pixak,... kutsatzen dabez urak.

Herri eta urietako ur zikinak (hondakin urak) ibaietara eta hareetatik itsasora doaz.

URBILTEGITIK DATOR / IBAIRA DOA.